Zer da III. Euskal Mundu Biltzarra, From Basque to the World?
III. Euskal Mundu Biltzarra – From Basque to the World nazioarteko elkargune, hausnarketa eta elkarrizketa foroa da, euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen etorkizunari buruz gogoeta egiteko.
Hiru egunez, Bilbok mundu osoko ahotsak batuko ditu hizkuntza-aniztasunaren, gizarte-kohesioaren, kulturaren eta berrikuntzaren inguruko ezagutza, esperientziak eta proiektu eraldatzaileak partekatzeko.
Hizkuntzetatik abiatuta komunitate sendoagoak, irekiagoak eta elkarlotuagoak nola eraiki hausnartzeko aukera izango da.
politika publikoen norabidea kontrastatzeko
proiektu eraldatzaileen ikaskuntzak partekatzeko
nazioarteko ezagutza txertatzeko
komunitatearen ahotsak entzun eta integratzeko
Azken batean, etorkizunerako konpromiso kolektibo bat eraikitzeko.

Partekatu zure ikerketa, esperientzia edo proiektua III. Euskal Mundu Biltzarrean – From Basque to the World.
Euskararen, hizkuntza gutxiagotuen eta hizkuntza-aniztasunaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa aberasten duten ekarpenak bilatzen ditugu.
Proposamenak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 30era arte.

